Print this page

Oinararen alde mobiliza zaitez

Askotan ez gara konturatzen gure kontsumo ohiturek munduan zehar duten eragina. Hauxe, gure gizarteak hirugarren munduko baliabideez elikatzen denaren beste adibide bat da.

Antzingo Udaletxetik, Koltanren berri eman nahi dizuegu, mugikorretan, bideo-kontsola eta ordenagailuetan oso erabilia den minerala. Koltanaren ustiapenak gudak eta milioika biktima eta errefuxiatu sortarazten ditu Afrikako Kongoko Errepublika Demokratiko herrialdean.

Legez kanpoko meategiak haurren eskulana esplotatzen du; gainera, txinpantzeen eta gorilen moduko espezie askoren habitata deuseztatzen du; hauek galzorian daude legez kanpoko ehizaren eta baso soiltzearen ondorioz.

Erabiltzen ez diren mugikorrak kanpaina honi emanez, hurrengoetan lagundu dezakete herritarrek:

  • Mugikorrak berrerabiltzen, beren osagaien jasanezinezko eskaera jaitsiz.
  • Osagai erabilgarriak birziklatzen eta kaltegarriak modu egokian biltzen, ingurumenaren kutsadura saihestuz.
  • Dirua biltzen Kongoko arroko garapen jasangarri, hezkuntza eta kontserbazio programetarako.

Guzti hau dela eta, Antzingo Udaletxeko sarreran, Mobil bilketa puntu bat jarri dugu, Jane Godall doktorearen kanpainari esker, zure Koltan alea ipini ahal izango duzu. Jaitsi