Antzingo senide maiteak:
Duela urte bat, gogoratuko duzuen bezala, Sahara herriarenganako proiektu solidarioa, Elkartasun Egun batekin amaitu egin genuen, bazkari arrakastatsu batekin, jende ugari hurbildu baitzen eta laguntza lortu egin genuelako.
Aurtengo kurtsoan, Bake eta Elkartasun Fundazioaren laguntzarekin, Guatemalako herri baterako, elkartasun proiektua antolatu egin dugu. 2013. urtea, UR HORNIKUNTZAREN NAZIOARTEKO URTEA izanik, Antzinen, uraren herrian bizitzeak suposatzen duen zorteaz burujabetuz, Guatemalako ALDEA AGEL landa lekura hurbildu nahi izan dugu, non gaur egun, beste toki askotan bezala, ez du ur-hornikuntzarik bere herrian.
Gure Leloa: Ura Guatemalarentzat, Guatelagundu ditzagun
Eguna: Ekainak 1, Larunbata
Eskolan, gure ikasleek, hainbeste zorte izan ez duten beste umeen errealitatea ezagutu egin dute, uraren kutsadura eta eskasia dela eta osasun arazoak jasaten dituztenak, eskola eta etxeetara ura zamatu egin behar dute, etxean edo landan lan egiteko eskola utzi behar izaten dutenak, malnutrizioa dutenak janari falta dela eta...
Aldea Ageleko gure proiektuaren partaide egin nahi zaituztegu, ekonomikoki lagundu eta bertako senideak etxean ura izan dezaten baimenduz.
Aurreko urtean bezala, modu desberdinetan lagundu dezakezue:
Zozketarentzat boletoak eros ditzakezue
Udaletxeko graneroan izango den bazkarira etorri ahal zarete
Bazkari eta jaiaren prestakuntzan lagundu dezakezue
Elkartasun egun honekin batera, gure bailarako senide behartuentzat janaria bildu nahi dugu (lekak,pasta, galletak, olioa, kontserbak, esnea, etb.)
Jangarri honen bilketa, dohaintza moduan, Antzingo San Fausto Eskolan, jolas-orduan (10:45etatik 11:00etara) edo eskolako gurasoei emanez egin dezakezue.
Ekainak 1, PROGRAMA
10:00 Granerotik atera eta Antzingo iturri eta iturburuetatik ibilaldia ( Ginkana eta guzti)
11:30 Pintxo-pote solidarioa
12:30 Hitzaldia Antzingo Udaletxean
14:30 Bazkaria: entsalada, paella, meloia, jelatua, etxeko bizkotxoa eta kafea.
Bazkariaren prezioa hauxe da ( zozketarako boletoak barne)
12 € Handiak
5€ 12 urte baino gutxiago duten umeak.
Bazkaria eta gero zozketa egingo da , ostean ELKARTASUN BINGO bat egingo da.
Zuen Tantta Solidarioarekin , behar gaituzten pertsonen ametsak errealitate bihur ditzagula espero dugu.







