Lokiz mendilerrotik abiatuko zen abenduaren 24an gure neska-mutilen ametsei erantzuna ematearren. Iluntze aldera bildu zen herriko hainbat lagun, neska-mutil, zahar-gazte, andra ta gizon, non eta ikatz parkean, "Ikazkin potoloari" harrera egiteko. "Olentzero joan zaigu" abestu eta gero musikarekin ospatu genuen bisita, eta txokolate eta gaztain errekin berotu genuen egonaldia eta agurra. Haurren gutunak zakuratu eta basorantz egin zuen Olentzerok gauean egin behar baitzuen opari eta presenteen garraio.a egin ere.
https://www.ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/131-olentzero-volvio-a-visitar-ancin-eu#sigProGalleria3e18ca69f5







