Ekainak 1 larunbatean, Antzingo herriak Nafarroako txapelketarako puntuatzen duen Enduro Indoor modalitateko hirugarren motor lasterketa antolatu zuen. Aurten modalitatea aldatu egin zen eta antolatzaileek enduro indorr-a aukeratu zuten. Modalitate hau 3 minututako ibilbidetik igarotzen da, ikusgarritasuna eta zailtasuna falta ez zirelarik enducross zirkuitutik, lur jauziekin, enborrekin, traktore gurpilekin, zementuzko hodiekin eta hondartzako are eta guzti.
Lasterketa, kronometratuko entrenamenduzko txandekin hasi egin zen, irteeraren postua erabakitzeko, non Javier Azcona bertako gidariak 4. postua lortu egin zuen. Ondoren, 20 minutu gehi bi bira iraun zuten bi txapelketa txanda burutu ziren, non moto gidariek beretik onena eman egin zuten, froga gogorra izanik, beharrezkoa izan zen fisikoki indartsu egotea eta motor gaineko abilezi teknikoa erakustea.
Antzingo herrian izan zen hirugarren txapelketan, 22 moto gidariek hartu zuten parte, beste urtetan baino gutxiago, egutegi arazoak izan zirelarik eta ez edozeini zuzenduko froga izan zelako.
Kategoria desberdinak egon arren, moto gidari guztiek batera burutzen zuten ibilbidea, txanden ikusgarritasuna handituz.
Antolakuntza Zikitean moto club, Eskatxamatas Motorsport eta LaBakua gazte elkarteek osatu zuten.
Sailkapen orokorra honako hau izan zen:
1 Luis Ayensa Alarcón
2 Marcos Veraza Vitoria
3 Gorka Guridi Olalde
4 Peio Anchagno
5 Manuel Santaolalla
6 Valentin Padilla Aramburuzabala
7 Javier Azcona Zabalza
8 Mikel Etxeberria Errazkin
9 Joseba Urresti
10 Raul Arbizu Andueza
Esan beharra dago, ez zela ezbeharrik gertatu txapelketan.
Txapelketa mota eta eguraldiak lagundu ez bazuten ere, ikusleek lasterketa arratsalde polita gozatu egin zuten.
Amaieran, irabazleentzako sari banaketan, urdaiazpikoak, trofeoak eta olioa banatu egin ziren, ondoren Iribia bertako tabernan merezitako afaria izan zutelarik, bai antolatzaileek bai parte hartzaileek.
Ikusleen harrera ikusita, Federazioak 2014ko egutegian berriro kontutan izatea erabaki egin du, antolatzaileek, Espainako Cross Country Txapelketarako froga izatea baloratzen ari dira.
https://www.ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/184-antzingo-i-enduro-indoor-txapelketa?print=1&tmpl=component#sigProGalleria93373fe2fd