Ancin-Antzin

 

 

  

SOS Himalayarekin elkartasun eguna

Aurreko larunbatan, apirilaren 26an, Antzinen elkartasun beste egun bat ospatu genuen. Beste urteetan Sahara eta Guatemalako herriekin bat egin eta gero, oraingo honetan Nepalen lan egiten  duen  eta Nafarroako Iñaki Ochoa de Olza eskalatzaileak sortu zuen, SOS Himalaiako fundazioari esker, bertako herrietan murgildu ginen .

www.soshimalaya.org

Antzingo San Fausto eskolako APYMAk antolatutako jaialdiak, parte hartze arrakastatsua izan zuen  egunean zehar jarduera asko burutu ziren.

Goizean, euria egiten bazuen ere, mendizale batzuk Antzingo mendietan zehar ibilaldi labur bat egin zuten.

Garautegian zain, indarrak hartzeko pintxo–potea izan zen , Nepaleko musikarekin bustia.  

Parte-hartzaileek bitartean bi erakusketaz gozatu ahal izan zuten. Antzingo eskolan egindako muralak lehenik, Nepaleko bizi-baldintzak , geografia, mendiak , eguraldia eta kulturari buruzkoak, eta, gero, Murietako ikasleek egindako,  erlijioa, kultura eta ekonomiari buruzko beste muralak.... eta bigarrena Isaac Corres Antzingo bizilagunak aurkeztutako, Nepaleko  argazki-sorta bat.

Bien bitartean, haurrak " mandalak " pintatzen eta egun horretarako egindako jolasekin  aritu ziren.

80 pertsona baino gehiago batu ziren eskolako ikasleen gurasoek prestatutako  bazkarian, eta ondoren, auzokide batzuk emandako opariak zozketatu ziren.

Eguneko hitzaldi bikoitzean eliza guztiz bete zen , ia 200 lagunekin.

Lehenik , SOS Himalaya Fundazioko  María Climent, fundazioaren lana azaldu zuen, bere hasiera, eboluzioa eta etorkizuneko proiektuak, Nepaleko mendiko herrietan hainbat ikastetxe eta jangela eraikitzekoa. Halaber, Iñakiren anaia, Pablo Ochoa de Olza, SOS Himalayaren lana eta Nepaleko herrietako bizitzaren alderdi batzuk azaldu zizkigun.

Azkenik,  Himalayan hainbestetan ibilitako Carlos Pauner mendizaleak amaiera bikaina jarri zuen, bere azken bideoa , " Everest, el ultimo ochomil" emanaldia eskainiz. Gero, ikusleen galderak erantzun zituen, eta  naturaltasun osoz 14 zortzimilako igotzearen bukatutako proiektuari buruz solasaldian ibili zen.

Egun on bat igarotzeaz gain, gure diru laguntza,  SOS Himalayak burutu nahi duen proiektua bultzatu egin dugu.

Milesker parte hartzaile guztiei , batez ere, SOS Himalayako Maria, Pablo Ochoa de Olza , eta Carlos Pauner-i, , eta noski,  San Fausto Eskola publikoko haur, irakasle eta gurasoei, urtero bezala lan bikaina egin zutelako.

 

 

 

 

 

 

CARPETA CIUDADANA
buzon-de-sugerencias-eu
01TABLON-ANUNCIOS-EU

web-ancin-freeland.png

facebook-en
InicioEgunerokoakBerriakSOS Himalayarekin elkartasun eguna Top of Page