Antzinen Txondor usaina berriro
Joan den larunbatean, maiatzak 31, Antzinek Txondorraren Eguna ospatu zuen, aurten bere laugarren edizioa izanik. Ospakizuna, bi urtean behin egiten da, Antzingo antzinako ikazkinen lana ekartzen du gogora eta hainbat auzolan egin eta gero, non herritar ugarik egurraren ebaketa eta prestaketa lanak egin dituzten, guztiek itxarondako eguna ailegatu egin zen.
Goizean goiz, txondorra pizteko sua eginez hazi egin zen eguna.
Hamaiketakoan txalaparta eta trikitixak lagunduta txistorra pintxoak dastatu egin genituen. Herritarrek eta bisitariek ikazkinen lanarekin lotutako tresna zahar eta argazki erakusketa ikustera animatu ziren.
Eguerdian, eguneko ekitaldi nagusia izan zen, txondorraren piztea. Herriko gazteek burutu zuten, haien arbasoetatik ikasitako moduan, euren aitona-amonek egin zuten bezala, Josue, Ciro, Andres eta Borja izan ziren arduradunak, herritar eta txondorraren begiraleek gainbegiratuta.
Ondoren Goizueta herriko jendea, Antzingo herriarekin ikatzaren bidez senidetuta aurreko edizioaz geroztik, omenaldiari jarraipena eman zioten. Javier eta Rakel dantzariek aurresku ederra dantzatu zuten , eta ondoren Goizuetako dantza taldeak, Ikazkinen dantza aurkeztu zuten txondorraren parean.
Tabernaraino joan eta poteoa egin ostean, herri bazkaria etorri zen 250 lagun bilduz. Bazkal ostean "Los pistachos" taldeak kanta mexikarrez animatu zuen arratsaldea eta zozketa bat ospatu zen baita ere.
Ondoren herri kirolak etorri ziren. Lehenik eta behin, "Egurra eramateko astoen munduko txapelketa”, non partaideek leku batetik bestera egur-kantitate bat eraman behar dutelarik, “ astoa” erabiliz, ikazkinek erabilitako antzinako tresna.
Geroago, seriotasun pixka bat jarriz, aizkolari profesionalak aritu ziren enbor ebaketan.
Amaitzeko musikarekin jarraitu zen gaua, txosnan edanez eta Disco-Mobilarekin. Animatuenak Kalderetea afalduz amaitu zuten eguna baita ere, Goizuetako lagunen agur bertsoez bustita.
Orain txondorra, aste pare batez, gau eta egun zainduko da, egurra egosi arte. Orduan, Ikatza ateratzeko momentua izango da.
https://www.ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/247-txondorraren-eguna-2014#sigProGalleria968be529db







