Eguerdiako 12ak zirela, puntu puntuan, Txupinazoak Antzingo jaien hasiera iragarri zuen Isaac Corres, udal zinegotziak, aurten izan zen piztu zuena.
Ondoren "Txaranga Malababa" musika taldea aritu zen txistorraren zain izan ginen bitartean. Poteoa herrikotabernetan egin ondoren, herri bazkaria izan zen pilotalekuan.
Arratsaldean, berriz, urtero bezela zezenak eta animaliak"Bordetxe" ganadutegiarekin futbol zelaian. Ondoren, "Jet"bandak lehen zezensuzkoaren erretzea animatu zuen herriko enparantzan.
Gauean, musika jarraitu zuen helduentzako mozorroekin.
Ostiralean txikienek, jolastokiizan zuten frontoian, bai goizez eta arratsaldez.
Igerilekuetan ospatzen zen mus txapelketan Eloy Pascual etaMiguel Sainz-ek irabazi zuten aurten.
Gero eta jende gehiago animatu egiten da Ega Ibaian zehar txalupekin zubi batetik errotako zubira jeisten!! Milesker!!
"Kresala" musika taldeak Kaldereteak prestatzen zituztenak dantzan jarri zituzten plazan, zezen suzkoa atera zen arte, ondoren,350 pertsona baino gehiago elkarrekin afaltzera hurbildu ziren frontoira, egindako afariarekin.
Gauean, "Kresala" jarraitu zuen bere musikarekin gaztetxoentzat.
Larunbat goizean ermitan motor kontzentrazioa ikusi egin zen, etahaurrentzat, ipuin kontalariek frontoian kakoaren istorioa ekarri ziguten.
Arratsaldean, berriz, plazan, Lopez eta Irazu aizkolarien artekoduelo polit bat bizi izan zen. Gero herriko txikienak mozorroturik, batu ziren enparantzan. Bi zezensuzkoen ondoren sagardotegi bilakatu zen herriko pilotalekua.
Gauean "Los Zopilotes Txirriaos" Antzinenklasikoak bilakatu direnak , eta "A pelo y Tú" tributo taldeak ibili ziren ambiente izugarria sortuz, gero DJ Reimy goizaldera arte ibili zelarik.
Igandean, "Veracruz" bikotea Iribia tabernan jo zuen hamaiketakoan. Arratsaldean, berriz, San Miguel Klubeko pilotariak zaleen gozamena piztu zuten.
Plazan zirko, umorea eta magia sortu zuten Maeztuko taldeak,haur eta helduen barre eta algarak eginez.
"Iceberg" taldearekin jaialdia arratsaldean animatu zen, urdaiazpiko pintxo plazan eskaini ondoren, hurrengo urterako su artifizialak jaien amaiera iragarri zuten .
https://www.ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/251-antzingo-jaiak-2014#sigProGalleriae042ce561f







