Antzinek Ega Ibaiaren aldarrikapenaren inguruan egun zoragarria bizi izan zuen. Ega Salba dezagun plataformak antolatutako ekintzetan jende ugari bildu egin zen, eguzkiak lagunduta.
Eguna, Bizikleta martxako partaideak, Ega-kayak piraguistak eta bestelako lagunekin hasi egin zen, Antzingo errotan pintxo pote batekin. Indarrak hartuta herriko iturri desberdinetatik ibilaldi bat egin zen, Lokizeko akuiferoaren funtzionamendua eta iturburuen desagerpena azalduz. Errotako iturritik, San Faustoko iturria, Arteko Iturriraino.
Bazkaldu aurretik, Ibai Ega dantza taldeak pilotalekuan dantzaldi ederra eskaini zuten. Herri bazkarian 250 lagun baino gehiago topatu egin ziren, gero musika taldeekin, zozketekin eta jardunaldi desberdinekin arratsaldeak jarraitu zuelarik.
Gure Ega ibaiaren borroka eta defentsarako egun bat, argi geratu zelarik, ez gaudela prest gure ondarea nola hondatzen ari diren ikusteko, gure iturrien ura. Mila esker bihotzez, parte hartu zenuten elkarte, biztanle, Ega maitale guztiei.
https://www.ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/261-ega-ibaiaren-aldeko-iii-eguna?print=1&tmpl=component#sigProGalleriad71a43499d