Korrika, Lizarraledetik pasa egin zen , eta berarekin milaka lagun Euskeraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen zutelarik.
Martxoak 14ean Antzinen berriro ere, Ega bailarako herriak bildu ziren , Berrueza, Lana, Metauten, AllÃn, eta Iguzkiza.
Egunak lagundu ez bazuen ere, euripean ausartenak Korrika Txikia burutu zuten Murietatik Antzinera.
Ondoren bazkaria prestatzeko txanda heldu zen, pintxo poteak lagunduta, garautegian musikak eta puzgarriak egon ziren txikientzako. Tabernatik buelta eman ondoren, 120 pertsona bildu ginen bazkarirako, kafearen ordurako kantutegia, zozketak eta dantzekin jarraituz. Arratsalde aldera Reflujo taldeak kontzertua eskeinu zuen.
Aurten Korrika ez zen Antzingo herritik pasatu, baina hala ere, bailarako biztanleekin bat, Antzindarrok Lodosa, Ugar, Yerriko bailara eta Lizarrara hurbildu ginen Korrikarekin bat egitera
Joan da aurtengo Korrika baina egunero jarraituko dugu lan egiten Napar guztien eskubidea den Euskararen erabilera bultzatzeagatik!!
https://www.ancin-antzin.com/index.php/eu/ancin-al-dia-eu/noticias-eu/item/290-antzin-eusk-ahal-dun?print=1&tmpl=component#sigProGalleria430f35af73