Indarkeria sexistaren aurkako jardunaldiak harrera ona izan zuen Antzinen. Jardunaldia Antzingo udalaren laguntzarekin antolatu zen eta Aurora S.Dieguez eta Maite Garin (Gender & projects) izan genituen hizlari Berdintasunaren aldeko 2015eko programaren baitan.
Honekin batera,udaletxe kanpoaldean argazki-performance bat egin zen eraso matxisten aurrean NAHIKOA DA! aldarrikatzeko.
Bertan haur, heldu, nagusi nahiz alkate, denek batera egoera lazgarri honen salaketa egin zuten. Beltzez jantzita eta eskuak goratuz indarkeria hau gaitzetsi zuten herritarrek.